Albisteak

 

Azaroaren 1etik 4ra Urduñak udazkeneko 1. Zubi Gastromikologikoa ospatuko du. Hiriko hainbat tabernek parte hartuko dute ekimen horretan eta pintxo ibilbidea osatu dute dagoeneko, garaiko zizak eta onddoak protagonista izango direlarik. Urduñako Udaleko Ekonomia Sustapenerako Arlotik eta Turismo Bulegotik kudeatu dute.

Ibilbide horren parte izango dira Belatz-Gorri, Politena, Orduña Plaza, Rómulo, Lupardika, Gorobel, Marrazki, Llarena, Batzoki, Mugalde, Sortetxe, Sutegi, La Posada, Gernika eta Hiria ostalaritza guneak. Egun horietan pintxoak dastatzeko aukera egongo da 12:00etatik 14:30ak arte 2 euroren truke.

Gastronomia ekimena osatuko da lehiaketa batekin: pintxo eta barrarik onena hautatuko da. Herritarrek bozkatuko dute Turismo Bulegoan zein tabernetan eskura egongo diren ruteroak beteta. Botoa onartua izateko, parte-hartzaileek 5 pintxo hartu behar izango dituzte gutxienez eta azaroaren 7a baino lehen Turismo Bulegoan utzi beharko da. Azpimarratzekoa da bozka ematen duten pertsona guztien artean 10 opari zozkatuko direla. Besteak beste, hiriko jatetxeetako menuak, bisita gidatuak, pintxo ibilbideak eta bainuetxeko paketeak izango dira. Azaroaren 9an iragarriko dira irabazleen izenak Urduñako Udaleko webgunean, eta Udaleko zein Turismo Bulegoko sare sozialetan ere.

Guzti horrez gain, Llarena, Sutegi, Rómulo, Hiria eta Orduña Plaza jatetxeek mikologian oinarritutako menuak eskainiko dituzte azaroaren 1etik 4ra.  

Zozketako sariak hurrengoak dira: 
 
• Zirkuitu termala ORDUÑA PLAZA hotelean + Bisitaldi gidatua Urduñako Gune Historikoan zehar + Dastatze-menua + Pintxo-bonu txikia (2 pintxo laguneko)
• EGUNEKO MENUAK 2 lagunentzat - RÓMULO + Bisitaldi gidatua Urduñako Gune Historikoan zehar
• Eguneko menuak 2 lagunentzat - HIRIA + Bisitaldi gidatua Urduñako Gune Historikoan zehar
• Pizza + edaria 2 lagunentzat - LLARENA + Bisitaldi gidatua Urduñako Gune Historikoan zehar
• BAZKARIA + edaria 2 lagunentzat - GERNIKA + Bisitaldi gidatua Urduñako Gune Historikoan zehar
• Hanburgesa berezia + edaria 2 lagunentzat - SUTEGI + Bisitaldi gidatua Urduñako Gune Historikoan zehar
• Bi lagunentzako pintxo-ibilbidea (4 pintxo + edaria laguneko) + Bisitaldi gidatua
• Bi lagunentzako pintxo-ibilbidea (4 pintxo + edaria laguneko) + Bisitaldi gidatua
• Bi lagunentzako pintxo-ibilbidetxoa + Bisitaldi gidatua (2 pintxo+ edaria laguneko)
• Bi lagunentzako pintxo-ibilbidetxoa + Bisitaldi gidatua (2 pintxo+ edaria laguneko)