Albisteak

 

Urduñako emakumeen elkarteak, Loraldik, hainbat ikastaro eskainiko ditu aurten ere. Ostegunetan, 16:30etik 18:00ak arte informatika saioak egongo dira eta astearteetan 16:00etatik 19:30era olio-pintura tailerrak. Ikastaroak urrian hasiko dira eta herritar guztiei zuzenduta egongo dira. Informazio gehiago eskuratzeko aukera dago telefonoz deituta; 627 483 502 zenbakian pintura saioei buruzko galderak argituko dituzte eta 636 658 312 zenbakian informatikari buruzko zalantzak. Horretarako irailaren 11an taldeak duen egoitzara (Gran Vía, 10 -1. ezk.) bertaratzeko aukera ere eskaini dute, 17:00etatik aurrera. Halaber, Loraldik jakinarazi duenez, irailaren 11an bazkideen batzar orokorra egingo du, 17:00etan taldeak duen egoitza horretan.

Kartela (PDF 72KB)