Albisteak

 

Urduñako Udalak, urtero bezala, euskara ikasteagatiko diru-laguntzak banatuko ditu Euskara Zerbitzuaren bitartez. Eskatzeko epea irailaren 14tik urriaren 15era bitartean egongo da zabalik. Diru-laguntza hauek Urduñan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek eskatu ahal izango dituzte, baldin eta euskaltegi homologatu batean ikasi badute 2017-2018 ikasturtean edota 2018ko udan. Eskabidea Udal Bulegoetan (Zaharra, 2) eskuratu daiteke, eta behin beteta, ondokoak aurkeztu beharko dira: bankuko ordainagiria eta euskaltegiak luzatzen duen aprobetxamendu egiaztagiria, egindako maila eta asistentzia portzentaia zehaztuta.

Informazio gehiago jaso daiteke 945 38 30 03 telefonora deituta.

Iragarkia (PDF 367KB)