Albisteak

 
Informatika eta smartphoneak lantzeko ikastaroen edizio berria hasiko da urrian. Hainbat aukera egongo dira: oinarrizko informatika (astean 2 ordu) edo aurreratua (astean 4 ordu), sare sozialen lanketa eta Pcaren mantenuari buruzko ikasketekin. Horrez gain, argazkiak editatu eta mugikorra erabiltzen ikasteko saioak egongo dira. Ikastaro guztiak FP eraikinean burutuko dira. Izena emateko 637 00 09 87 (Ane) telefonora deitu beharko da.