Albisteak

 
Urduñako EPAn irailaren 3tik 14ra egongo da 2018-2019 ikasturtean izena emateko aukera. Pertsona nagusien hezkuntzara zuzendutako zentroa da eta araututako ikasketetan parte hartzeko aukeraz gain –eskola graduatua kasu-, ez arautuak ere eskaintzen dituzte: ingelesa, euskara, informatika edo gaztelania, besteak beste. Izen emateak egin beharko dira 10:00etatik 13:30ak arte FP eraikinean. Informazio gehiago jasotzeko aukera dago 688 723 580 telefono zenbakian.