Albisteak

 

Aste honetan ekingo diote Harategi kalea hobetzeari. Obra kalearen birmoldaketan datza, Alde Zaharreko gainontzeko estetika edota formara egokitzeko. Gainera, lurra berdinduko da, eta inprimatze-markadun hormigoiarekin asfaltatuko da gunea. Dena den, aparkalekua bere horretan mantenduko da, normaltasunean.

Alabaina, aipatutako lanak gauzatzeko trafikoarentzako itxita egongo da kalea, gunea libre gera dadin. Udaletxe inguruko atarietan oharra jarri da aldaketen berri emateko. Obrek iraun artean -3 hilabete gutxi gora behera- kalea itxita egongo da ibilgailuentzako. Zabor ontziak, aldiz, kalearen amaieran mantenduko dira.