Albisteak

 
Txarlazo Mendi Taldeak Santiago ospatuko du aurten ere. Hitzordua uztailaren 22an izango da, igandean. Egun horretan Txarlazo mendira igo eta jaiaz gozatzeko aukera egongo da: txosna, musika animazioa eta ohiko meza. Elkarteak, gainera, Muskizera egun osoko irteera egingo du uztailaren 15ean. Mello (633m) mendira igo eta, ondoren, hondartzara joango dira. Autobusez bertaratuko dira. Informazio gehiago eskatu daiteke txarlazomenditaldea@gmail.com helbidean.