Albisteak

 
Ohiturari jarraiki, abuztuaren 3an Lendoñok San Esteban jaiak ospatuko ditu eta Urduñako zein kanpoko herritar guztiak haiekin gozatzera gonbidatu nahi dituzte. Ostiral horretan santuaren omenez egingo den meza batekin hasiko dituzte ospakizunak, zehazki eguerdiko 12:30ean. Ondoren txosna zerbitzua eta musika abiatuko dute. Arratsaldez ere ospatzen jarraituko dute bolatoki inguruan, boloetan jokatzeko aukera ere egongo da eta.