Albisteak

 
Garai bateko FP eraikinaren atzeko parkea berritu du Urduñako Udalak. Azken asteetan bukatu da lanen 2. fasea eta dagoeneko instalatu dituzte Ibilbide Osasuntsua osatzen duten makinak. Horiek baliatuta bihotzerako osasuntsuak diren intentsitate ertaineko ariketak egin daitezke. Ekimen horrek bi helburu ditu; batetik kirola sustatzea eta, bestetik, orain arte erabiltzen ez ziren hiriko guneak biziberritzea. 12.000 euroko inbertsio batek ahalbidetu du aire librean dagoen gimnasio hori.