Albisteak

 
Beste urte batez, uztailean zehar bibliopiszina zerbitzua zabalik egongo da La Muerako igerilekuetan. Hala, uztailaren 2tik 27ra hainbat ekintza egingo dira liburuen mailegu zerbitzuaz gain: haurrentzako tailerrak, mahai eta talde jolasak, ipuin-kontaketak, etab. Irakurzaletasuna bultzatzera bideratuta egongo dira batez ere euskarazko ekintza hauek. Zerbitzua zabalik egongo da egun horietan arratsaldez, 16:00eta- tik 19:30ak arte udako igerilekuen instalazioetan.