Albisteak

 
Hiritarren lanari esker, 2017an etxeko olioko 2.379 kg birziklatu ziren Urduñan biodiesela sortzeko. Orain, eta hondakin mota horren birziklapena sustatzeko, ekainaren 15etik aurrera inbutuak banatutako dituzte Udal bulegoetan (Zaharra, 2) doan, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen bitartez. Urduñan etxeko olioa jasotzeko 4 edukiontzi daude gaur egun: Carretera Vitorian, San Franciscon, Mikel Deuna kalean eta Antiguako pasealekuan.