Albisteak

 
Ekainak Agroekologia Foroko bi hitzordu hartuko ditu. Hala, ekainaren 7an izango da herritarren sormena lantzeko laborategiaren edizio berria. “Arte adierazpena bizi kalitatea hobetzeko baliabide gisa.” izenburupean, lorez apaintzeko tailerra burutuko dute. 19:00etan izango da Alondegian eta lorezaintzan aritzen den auzolan taldeak eskainiko du.

Bestetik, eta San Joan azokaren ospakizuna dela eta, ekainak 21ean “Los últimos pastores de Sierra Salvada” dokumentalaren proiekzioa egingo dute. Alondegian izango da 18:30etik aurrera eta, ondoren, obra sustatu duten pertsonek hitzaldia eskainiko dute.