Albisteak

 

PARTE HARTZAILEAK: 12 urte edo gehiago dituzten pertsonak, Amurrio, Artziniega, Aiara, Okondo, Orozko, Urduña edo Laudioko udalerriren batean erroldatuta badaude.

HELBURUA: LGTBI pertsonen eguneroko bizitzan dagoen errealitate anitzaren ikusgaitasuna sustatzea, aske bizitzeagatik eta euren sexu-orientazioa edota genero-identitatea agertzeagatik paira dezaketen edozein motatako bazterkeria ekiditeko. Asmoa da sexu-aniztasunaren eta genero-identitatearen arteko erlazioaren inguruko eztabaida piztea. Horrez gain, gizartean aniztasunarekiko eta bizimodu desberdinekiko errespetua bultzatu nahi da.

HIZKUNTZA, AURKEZTEKO EPEA ETA FORMATUA: Argazkiak euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira, 2017ko maiatzaren 17tik ekainaren 17ra, biak barne. Parte hartzaile bakoitzeko hiruna argazki onartuko dira gehienez eta argazkietan datu hauek agertu beharko dira: Obraren izenburua, egilearen izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa, adina eta udalerria.

EZAUGARRIAK: Irudiak zuri-beltzean edo koloretan aurkeztu ahalko dira, eta ez da onartuko irudiak digitalki manipulatzea. Lehiaketara aurkezten dituen egilearen jabetzakoak izan beharko dira argazkiak.Irudiak jatorrizkoak izan behar dira eta ez da onartuko plagiotzat har daitezkeen edo beste lehiaketa batzuk irabazi dituzten irudiak. Irudiak JPG fitxategi gisa aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 megapixeleko bereizmenarekin.

Argazkiak aurkezteko, plataforma digital desberdinak erabil daitezke:

WHATSAPP 618035848

FACEBOOK @AniztasunariBai www.facebook.com/AniztasunariBai

TWITTER @AniztasunariBai www.twitter.com/AniztasunariBai

INSTAGRAM @AniztasunariBai www.instagram.com/aniztasunaribai

ESTEKA: Laudio Udalaren webgunean egongo den esteka www.laudio.eus

HASTAGH-A: #AniztasunarenAlde

Txapelketaren egunetan, aipatu diren plataforma digitalen bidez aurkeztutako argazkiak argitaratuko dira.

SARIAK: Hiru kategoria:

• 12 eta 17 urte bitartekoak: sentitu, gozatu eta partekatzeko esperientzia-kutxa bat eta sexualtasunari buruzko liburu sorta.

• 18 eta 29 urte bitartekoak: sentitu, gozatu eta partekatzeko esperientzia-kutxa bat eta sexualtasunari buruzko liburu sorta.

• 30 urtetik gorakoak: sentitu, gozatu eta partekatzeko esperientzia-kutxa bat eta sexualtasunari buruzko liburu sorta

Kartela ikusi (PDF 626KB)