Albisteak

 
Urduñako baratze guneetan azkenaldian izan diren lapurretak direla eta, Ertzaintzak zaintza zorroztu du. Halaber, frogak biltzen ari dira gertaerak argitu ahal izateko. Ertzaintzak, bere aldetik, ortugintzan dabiltzanei jakien inbentarioa egitea aholkatu die; lapurreta kasuan, ikerketa erraztu ahal izateko. Halaber, lapurretak sufritzean salaketa jartzea gomendatu dute.