Albisteak

 

Nerbioi-Ibaizabal Gaztedi ekimenaren bitartez, orientazio proiektua abiatu dute eskualdeko Udalek. DBH 4. eta Batxilergoko 2. maila artean dauden herri horietako ikasleei eta euren familiei zuzenduta dago, eta gazteak euren formakuntzaren eta etorkizuneko lanaren inguruko erabaki garrantzitsuak hartzen laguntzea du helburu.

Urtarrilean hasi eta otsailean zehar ere hainbat saio burutuko dituzte gaur egun dauden aukera akademiko eta laboralak azaltzeko: unibertsitatea, lanbide-heziketa, euren aukerak, modalitateak, horien arteko loturak eta bideak, atzerrian ikasteko aukerak, lanbide-heziketa duala, etab. Lan merkatuaren gaur egungo zein etorkizuneko eskaera ere aztertuko da, lanerako eta bizitzarako konpetentziak edota ikasleen interesa eta bokazioa ahaztu gabe.

Saioak

Guzti hori burutzeko, gurasoei zein gazteei zuzendutako taldekako saioak eskainiko dituzte hainbat espezialistek. Urduñan urtarrilaren 31an eta otsailaren 1ean izango dira Alondegian, 17:30etik 19:30era gazteenak eta 19:30etik 21:30era guraso eta familienak. Saio horietan espezialistekin hitzordu indibidualak izateko aukera egongo da. Saioaren aurreko egunera arte, pertsona bakoitzak izena emateko aukera izango du kultura@urduna.com helbidean.

Informazio eskuorria (PDF 991KB)