Albisteak

 
Urduñako Udalak kontratua sinatu du Orduña Gestión H72 SL enpresarekin, hau da, garai bateko aduanan hotela eta bainuetxea abistuko dutenekin. Martxoaren bukaeran inauguratuko dute espazioa 'Orduña Plaza' izenarekin.

Kontratuan adostutakoaren arabera, hiriak 20 urtez utziko du eraikina. Hala ere, 5 urteko luzapenak egiteko aukera aurreikusi dute, gehienez beste 20 urtez luzatzeko. Hurrengo hilabeteetan lanak egingo dituzte eraikinean lau izarretako kalitate zerbitzua eskaini ahal izateko. Turismoaz gain, Urduña Plazaren helburua ere izango da gertuko herritarrei zerbitzuak eskaintzea. Bertan egongo dira jatetxeak, ekitaldiak antolatzeko espazioak, kafetegiak, terrazak eta gimnasio ireki bat.