Albisteak

 

Urduñak Musikaren Astea ospatuko du azaroaren 17tik 26ra 20 emanaldiekin. Santa Zezilia Bandak, Getxa Goi Txistulari Taldeak eta Kolektibo Liborio tokiko elkarteak antolatu dute kultur ekimena, Udalaren laguntzaz eta musikaren zaindaria den Santa Zeziliaren jaia dela eta.

6. Poteo Musikala

Aurtengoa Kolektibo Liboriok egiten duen Poteo Musikalaren 6. edizioa izango da, azken urteetako ekintzarik original eta arrakastatsuenetarikoa. Ekitaldian zehar, hiriko tabernetan kontzertua eskainiko dute estilo anitzeko hainbat taldek. Emanaldi hauek eguerdian eta gauez izango dira.

Santa Zezilia Bandak, bere aldetik, hainbat ekintza antolatuko ditu. Besteak beste, jada tradizionala den Urduñako musika elkarteen kontzertua egingo dute hilaren 18an, ostiralean, 20:00etan, Santa Maria Elizan. Honakoan ere familia osoari zuzendutako ekintza bat eskainiko du Bandak: “¡Un concierto de película!”. Ostiralean, hilak 25ean, izango da, 19:30etan Alondegian eta filmetako musika banden zatiak interpretatuko dituzte musikariek, pelikula horien zatiak proiektatzeaz gain.  

Ikusi kartela (PDF 314KB)