Albisteak

 
Euskararekiko konpromisoari jarraiki, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ekimen berria abiatuko du azaroan eskualde mailan. Astebeteko txandetan antolatuta, 'Ahobizi' edo 'Belarriprest' izateko konpromisoa hartuko dute herritarrak eta euskaraz biziko dira tarte horretan. Abenduaren 3an bukatuko da kanpaina Urduñan egingo den egun osoko jaian. Parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa izango da.

Ahobizien zeregina izango da euskaraz egitea hizkuntza ulertzen duen jende guztiarekin, ezaguna ala ezezaguna izan. Arrotzekin lehenengo hitza beti euskaraz izango da. Belarriprest rola hartuko dute euskaraz ulertzeko gai direnak, nahiz eta haiek gaztelaniaz erantzun. Konpromiso hori astebetekoa izango da. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ezarri duen helburua da 1000 'Ahobizi' eta 5000 'Belarriprest' aktibatzea eskualdeko 9 udalerrietan.

HaueK dira datak eta herri antolaketa:

1go txandak azaroaren 3tik azaroaren 10a arte iraungo du
Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldo

2. txanda: azaroaren 10etik azaroaren 17a arte
Laudio, Okondo eta Orozko

3. txanda: azaroaren 17tik azaroaren 24a arte
Amurrio, Laudio, Aiara eta Artziniega

4. txanda: azaroaren 24tik abenduaren 1a arte
Amurrio, Laudio eta Urduña

Izen-ematea udalerri bakoitzeko txanda hasi baino 15 egun lehenago itxi nahiko genuke.

ARRANKUDIAGA-ZOLLO eta ARAKALDO: Urriak 20a baino lehen.
OROZKO, OKONDO eta LAUDIO : Urriak 27a baino lehen.
AMURRIO, AIARA eta ARTZINIEGA: Azaroak 3
URDUÑA: Azaroaren 10a baino lehen.