Albisteak

 
Urduñako Udalak bukatutzat eman ditu Mikel Deuna auzoan eta FP eraikinaren aurrean, Gran Vían, bide-zorua konpontzeko egindako lanak. Bi obrak 2017ko hasieran hasi ziren eta burutu dira Bizkaiko Foru Aldundiak udalari emandako 33.569,98 euroko diru-laguntzari esker. Horiek 31/2016 Foru Dekretuaren bitartez arautzen dira eta udal eskuduntzako azpiegiturei bideratuta daude.