Albisteak

 

Kirola

Urriaren 2an ekingo diote kirol ikastaroen denboraldi berriari. Aurten, gainera, hainbat saio berri dago: core, haurrentzako zumba eta hipopresiboak. Izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 18tik 28ra. Klaseak frontoiko gimnasioan izango dira.

Artea haurrentzat

Bagabiltza Fundazioak 4 eta 14 urte tarteko umeei zuzendutako pintura eta eskulan tailerra eskainiko du ostiralero (17:00-18:30) FP eraikinean maiatza bitartean. 14 urtetik gorakoek Alondegian izango dituzte eskulan saioak astelehenero (16:30-18:30). Izen emateak Alondegian izango dira irailaren 18, 22, 28an goizez, 10:00etatik 13:00ak arte, eta 20 eta 26an arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara.

Informatika nagusientzat

Urritik ekainera bitartean pertsona nagusiei zuzendutako informatika ikastaroak eskainiko dituzte FP eraikinean. Oinarrizko saioak astean 2 ordu izango dira eta aurreratuenak, sare sozialak eta ordenagailuaren mantenua landuko dituztenak, 4 ordu. Argazkiak tratatzeko tailerrak ere eskainiko dituzte. Informazio gehiago jaso edo izena emateko 637 00 09 87 (Ane) telefonora deitu behar da.