Albisteak

 
Txolopeko udal aterpetxera bidean lur-jauzia gertatu da aste honetan. Harkaitz batean pitzadura bat dago eta edozein momentutan eror daiteke. Segurtasuna bermatzeko itxita egongo da aterpetxera doan bidea kontrakoa esan arte. Ohikoan aterpea erabiltzen dutenek ere oharra jaso dute. Hurrengo egunetan gunean euste neurriak ezarriko dituzte.