Albisteak

 

Otxomaio jaietan hainbat ekimen burutuko dira berdintasuna sustatzeko helburuarekin eta arriskurik gabeko ospakizunak izan daitezen. Parekidetasun Batzordeak “Jai Parekideen alde, errespeta nazazu!” kanpaina abiatuko du, nagusiki emakumezkoek jasaten dituzten erasoaldiak gelditzeko, jai giroan, alkohola presenteen dagoen uneetan, ahozko erasoak zein eraso fisikoak ageriagoak izaten direlako.

Ekimena doan banatuko dituzten pegatinen bitartez burutuko dute. Bereizgarri horiek janzten dituen pertsona orok ezagueraz egin dezala da helburua, indarkeria mota guztiei aurka egiteko beldurra galduta, inplizitua zein esplizitua izan.

Halaber, Parekidetasun Batzordeak gogorarazi du eraso baten aurrean 112 larrialdietarako telefonoa beti eskura dagoela eta aholkuak eman ditu:

ERASO BATEN AURREAN...

  • Galdetu biktimari ea laguntzarik behar duen.
  • Hitz egin erasotzailearekin eta esaiozu ez ditugula horrelako jarrerak onartzen.
  • Entzun arretaz erasoa jaso duen emakumeak esan behar duena eta ez zalantzan jarri.
  • Eskaini behar duen atentzio eta babes guztia. Ez utzi bakarrik alde egiten!
  • Erasoa gogorra izan bada, esaiozu ez garbitzeko ezta arropa aldatzeko ere.
  • Esaiozu salaketa jartzeko aukera dagoela eta lagundu osasun zentrora.