Albisteak

 

Urduñako Jai Batzordeak Rubén Lucas Garcíaren obra hautatu du 2017ko Otxomaio jaietako kartela izateko. Murtziako diseinatzaileak bigarren urtez jarraian irabazi du lehiaketa eta 500€ jasoko ditu.

Aurten helduen kategorian 6 obra aurkeztu dituzte. Kimuen kategorian 27 obra izan dira eta umeen arloan 14. Haurren kategorietan sarituak hauek izan dira:

Kimuak (5 eta 9 urte bitartekoak)

  1. Kepa Álava (9 urte) - 50€ eskola materialean
  2. Aiur Egiguren (9 urte) - 40€ eskola materialean

Umeak (10 eta 14 urte bitartekoak)

  1. Eneko Álava (12 urte) - 60€ eskola materialean
  2. Aroa Marigorta (10 urte) - 40€ eskola materialean

Gazteak (15 eta 18 urte bitartekoak)

  • Ez da lanik aurkeztu