Albisteak

 

Otxomaio Jaietako Batzordeak epe bat zabalduko du Urduñako herritarrek aurkeztu ditzaten haien proposamenak aurtengo jaietako pregoilaria eta txupineroa hautatzeko. Horretarako mezu bat bidali beharko da zikoina@urduna.com helbidera. Aukera hori zabalik egongo da otsailaren 13tik martxoaren 10era.

Batzordeak erabakia hartuko du jasotako izen guztiak aintzat hartu ondoren. Jaietako ordezkariak aukeratzeko horrelako prozesua martxan jartzen den lehenengo aldia da honakoa. Iaz hiriko elkarteek izan zuten proposamenak egiteko aukera. Maria Barbero moto gidaria izan zen txupinera 2016an eta Olaran txoko elkartea izendatu zuten pregoilari.