Albisteak

 

Urduñako Udalak parte hartu du Elgoibarreko Duintasunaren Kolunbarioaren inaugurazioan. Espazio horrek Gerra Zibilean eta Frankismoaren errepresioan desagertutakoei errespetua adieraztea eta omenaldia egitea du helburu. Aranzadi Elkarteak azken urteotan berreskuratutako 27 pertsonen gorpuzkiak hilobiratu dituzte bertan.

Ehun bat lagunek hartu dute parte ekitaldian: bertan izan dira hildakoen senitartekoak, historia eta memoria elkarteak eta lurpetik atera diren eta identifikatu ezin izan diren gorpuak zeuden udalerrietako ordezkariak.