Albisteak

 

Hiriko gune historikoko trafiko itxiera ostiral arratsaldeetara ere zabaltzea adostu du Urduñako Udalak. Erabaki horri esker, autoekin Urduñako erdigunetik igarotzea debekatuta egongo da ostiral arratsaldetik (20:00etatik) astelehen goizera. Hala ere, larunbat goizean, 8:30etik 14:30era zabalik egongo da. Oinezkoak babesteaz gain, neurri honek hiriko gune historikoak duen izaera mantentzea du helburu, saltokien ordutegian errespetatuz.

Gune zabalagoa

Ohiko kaleez gain, itxiera horren parte izango dira hemendik aurrera Mikel Deuna, Donibane eta Lukas Deuna kaleak ere.