Albisteak

 
Urduñako 206 familiek parte hartzen dute dagoeneko hondakin organikoak kudeatzeko programan, hiriko etxeen %14a. Horietatik 100ek bozgarren edukiontziaren alde egin dute, 88 autokonpostajean ari dira eta 18 familiek auzokonpostajean parte hartzen dute. Zerbitzu berri honen bitartez hondakin begetalen 2.229 kilo jaso dituzte kanpaina martxan egon den lehenengo bi hilabetetan. Hala ere, zifra hori astero hazten da, izan ere, azken asteetan ekoizle handiak ere programara gehitzen ari dira: frutadendak, tabernak, jatetxeak eta jantokiak, besteak beste.