Albisteak

 
Ohiturari jarriki, Santa Ageda bezperan gazte eta nagusiak hiriko kaleetatik ibiliko dira abesten makilez lagunduta. Otsailaren 4an, larunbatean, goizean goiz ekingo diote bideari 1999. urteko kintoek. Urduñako kaleetatik ibiltzeaz gain, inguruko auzo eta herrietatik ere igaroko dira. Arratsaldean Foru plazan abestuko dute 20:00ak inguru.

Larunbat arratsalde horretan ere Urduñako Oilarrak abesbatzeko abeslariek ere Alde Zaharreko kaleetatik ibiliko dira Getxa Goi taldeko txistulariekin batera. 19:00etan Licenciado Pozatik hasiko dira eta hainbat geldialdi egingo dituzte Nafarroan, Ochomayon, Gernikan, Juan de Garay inguruan eta Mikel Deuna auzoan. 20:30etik aurrera hiriko tabernetatik ere abestuko dute.