Albisteak

 
Urduñako Turismo Bulegoak positiboki baloratu du 2016ko bisitari kopurua. Emaitzarik nabarmenena da atzerriko turisten kopuruak %2,4 egin duela gora aurten eta bisita kopuru osoaren %8,3a da orain. Bisitarien datu orokorrak, hala ere, ez dira asko hazi 2015eko emaitzekin alderatuta, izan ere, 6.500 pertsona inguru pasatu dira hilabete hauetan Alondegian kokatuta dagoen bulegotik. Turismo zerbitzutik nabarmendu nahi izan dute hainbat ekintzen antolaketak oso eragin positiboa duela emaitzetan, Udalak, hiriko elkarteek nahiz haiek zuzenean bultzatutakoak. Besteak beste, azpimarratu dute EuskadiSextuple - Agility txapelketaren ondorio positiboa, izan ere, 2015eko abuztuko datuek %24 egin zuten gora.