Albisteak

 

Antzinak 8an abiatuko ditu bere auzoko jaiak ohiko mezarekin eta segidan egingo duten luntxarekin. Irailaren 9an 17:30ean jaurtiko dute txupina, eta 18:30ean jolasak egong odira, baita bizikletaz egiteko ekintzak ere. 20:00etan, berriz, txokolatada egingo dute. Gaua girotzeaz Dj Ra arduratuko da.

Larunbatean, berriz, 11:00etan hasiko da patata tortila txapelketa. Arratsaldean zehar mozorro txapelketa egongo da, eta apar festa. Gauean, ordea, auzo afaria egingo dute, eta DJ Rarekin berbena. Amaitzeko berakatz zopa banatuko dute 03:00etan.