Albisteak

 

Ohar honen bidez kalearen hasieran seinale berri bat jarri dela jakinarazi nahi dizuegu. Helburua Mikel Deuna eta inguruko kaleetako ibilgailuen trafikoa murriztea da. Seinalearen esanahia sarbidea bertako bizilagunentzako soilik baimenduta dagoela da, baita karga zein deskargetarako ere, Alde Zahar osoan bezala. Aurki, Iparraldeko biribilgunean beste seinale bat jarriko da mezu berdinarekin.

Erabakia aipatutako kaleetako bizilagunek askotan egindako eskaerari jarraiki hartu da. Udaletxetik hiriko ohiko sarbidea Urduña Erdigunetik izatea bultzatu nahi da, hau da, Edadetuen Egoitza eta Zagueras kaletik. Honek erdigunean trafiko gutxiago egoten lagunduko du.