Albisteak

 

Irailaren 2an eta 3an, ostiral eta larunbatean, ospatuko da laugarren Urdufolk jaialdia. Aurtengo edizioaren baitan 7 musika ekitaldi egongo dira. Kontzertu nagusiak 21:00etatik aurrera izango dira Foru plazan. Hala, Urdufolk txapelketako finalistak entzuteko aukera izango dute bertaratzen diren pertsona guztiek. Nazioarteko folk jaialdia izaki, herrialde ezberdinetako taldeak entzuteko aukera egongo da, besteak beste, Andaluzia, Valentzia, Salamanca edo Euskal Herritik etorriko baitira musikariak.

Egitaraua

Jaialdia ostiralean hasiko da, 19:30ean abiatuko den Asturiaseko El Trasno taldearen kalejirarekin. Jarraian, ordea, kontzertua eskainiko dute kontzertua Foru plazan, 21:00etan, hain zuzen. Ondoren, beste bi talderen emanaldia egongo da, 22:30ean taularatuko baitira Iparfolk (Euskal Herria) eta Brän the blessed (Salamanka) taldeak.

Larunbatean, berriz, trikitilariak arduratuko dira 19.30etatik aurrera Urduñako kaleak girotzeaz. 21:00etan Valentziako Besarabia taldea oholtzaratuko da, eta 22:30ean Andaluziako Antonio Lizana.

Informazio gehiago nahi izanez gero www.urdufolk.com webgunea bisita liteke, edo Facebookeko orria (Urdufolk) zein twitter kontua (@urdufolk) jarraitu.

 Kartela (PDF 161KB)