Albisteak

 

Uztailaren 1tik 24ra zabalik egongo da Kultur Etxean "Fomic" erakusketa, Iñigo Arrizabalaga Iturmendik egina. 80.hamarkadako bilduma anitz batean datza ekimenak, eta 18 urtetik gorakoei zuzendua dago. Erakusketak komikiak, musika eta tebeoekin egindako muntaiak ditu ardatz. Bertaratzen diren pertsonek nola komikiez hala musikaz zuzenean gozatzeko aukera izango dute.

Lanak Erakusketa Aretoan egongo dira ikusgai. Ordutegia, berriz, honakoa da: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta larunbat zein igandeetan 12:00etatik 14:00etara.

Kartela (PDF 589KB)