Albisteak

 

Urduñako Edadetuen udal egoitzako obrak egiteko prozesua martxan da. Lanak giza kontsumorako ur hotzaren instalakuntza izango dute oinarri, baita ur beroz hornitzeko erreforma ere. Lanetara 136.274,49€ bideratuko dira (BEZ gabe).

Urjentziaz tramitatu denez, proposamenak aurkezteko epea 15 lan egunen buruan bukatuko da, egitasmoa kudeatzeko proposamenak helarazteko azken eguna ekainaren 21 izango da, hortaz. Obrak egiteko epea 42 egunekoa da, proiektuan adierazi bezala. Informazio gehiago jasotzeko www.urduna.com webguneko "kontratatzaile profila" kontsulta liteke.

Obrak egiten diren bitartean funtzionatzen jarraituko du zerbitzuak. Horregatik, poriektua gauzatzeko baldintzak ezartzen ditu lizitazioak. Bestalde enpresa interesatuei proposamen tekniko bat aurkeztea eskatu zaie, hots, aurreikusten duten obra prozesuaren plangintza zehatza. Bertan, obren garapenak zentroaren funtzionamenduan ahalik eta gutxien eragiteko hartuko dituzten neurriak azaldu beharko dituzte (garbiketa, zarata, eta abar).

Proiektuak baloratzerako orduan irizpide hauek hartuko dira kontuan, besteak beste: prezioa (35 puntu), proposamen teknikoa (25 puntu), obraren plangintza (10 puntu), obrek funtzionamenduan ez eragiteko neurriak (10 puntu).