Albisteak

 

"Udalaren apustua jai herrikoi, parte hartzaile eta parekideen alde egitea da, eta zentzu horretan txosnak eta elkarteak oso aktiboak dira Urduñako kultura eta jaietarako". Eriz Perez jaietako zinegotziaren hitzak dira, festen antolakuntza lanetan edo parte hartzen lagundu duten elkarte eta pertsonei eskerrak emanez.

El Correo egunkariak gaur argitaratutako albistearen aurrean, Kultur arloak Otxomaioetako txosna guztiek udal araudia betetzen dutela adierazi du, "Udaleko teknikari eta arkitektoei jarraiki ez da ur isurbiderik behar. Alabaina, egia da, araudia moldatu gabe dagoela, horregatik eguneraketari ekingo diogu”. Baieztatu dutenez, udaletxean ez da inolako kexarik jaso.

Ildo beretik, Foru plazan kokatutako txosna guztiek baimena jaso ahal izateko hainbat kontrol eta udal inspekzio gainditu behar dituztela nabarmendu du zinegotziak.

Edozelan ere, Herritarren Arreta Bulegoa (Kale Zaharra 2) edozein norbanako edo kolektibori irekia dagoela gogorarazi dute, haien proposamen edo kexak jaso eta Otxomaio festak instituzio eta herritarren arteko elkarlan eta parte hartzearekin hobetze aldera.

Txosnen inguruko udal araudia kontsultatu nahi duenak hemen du eskura.