Albisteak

 

Larunbatean, otsailaren 20an, igel jauzikarientzako urmaela egokitzeko auzolana egin zen La Paulen. Guztira, Urduñako 20 lagunek hartu zuten aprte. Duela bi urte, boluntarioen bidez eraiki zuten putzua. Aurten, berriz, gunea egokitzeaz gain 100 zuhaitz eta arbusto landatu dituzte. Ekimena EDE Fundazioarekin elkarlanean garatu du Urduñako udalak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde politika Sailaren laguntzaz. Urduñako udalak bertaratu ziren herritarren erantzun ona eskertu eta nabarmendu du.

Argazki bilduma