Albisteak

 
Funtzioen arabera antolatuko dira hemendik aurrera Urduñako udal eraikinak. Hala, Lanbide Heziketako edifizioa, Kultur etxea eta Alondegia herritarren eta elkarteen beharretara egokituko dira. Lanbide Heziketa Urduñako kolektiboen gunea izango da. Kultur etxea, berriz, heziketarekin lotutako jardueretarako erabiliko da gehienbat. Batetik, liburutegia egongo da bertan. Eta, bestetik, ekitaldien aretoa eta antzinako ludoteka, erabilera anitzetara bideratuko dena. Alondegia, aldiz, aisialdirako espazio bilakatuko da. Bertan egongo dira Gaztegunea, ludoteka, musikarien entsegu lokalak eta otsailean zabalduko den "Topalekua". Udal azpiegiturak herritarren beharrei erantzuteko prestatzea ezinbestekoa du aurrera egin nahi duen hiriak. Bereziki, adin guztientzat, eta norbanako zein kolektibo ororentzako tokia izan nahi duen herriarentzat.