Albisteak

 

Urduñak gasolindegia du larunbatetik. Ostiralean egin zuten irekiera ekitaldia. 2000 urtetik hiriak ez du izan horrelako zerbitzurik. Haatik, herritarrak inguruko udalerrietara mugitu behar izan dute erregaiez hornitzeko. Enpresarekin akordioa aurreko lege-agintaldian onartu zen.

Udalak poza eta asebetetzea adierazi du, hainbeste itxaron den proiektua errealitate bihurtu delako. "Kontuan hartu behar da Urduñak abeltzainen sektore garrantzitsu bat duela, zerbitzu honetatik onurak atera ditzakeena. Gure aldetik, abantailak besterik ez ditugu ikusten. Urduñako ekonomia hazteko eta herritarrentzako interesgarriak izan daitezkeen proiektu berriak sortzeko urrats berriak ekarri ditzakeen pausoa da", adierazi du Idoia Aginako alkateak. 

Argazki bilduma