Albisteak

 
Urduña hiriak Santa Zezilia jai-egunaren baitan Musikaren Astea antolatu du azaroaren 20tik 28ra.

Ekitaldien antolatzaileak Urduñako udala, Santa Zezilia Banda eta Liborio Kolektiboa dira.

Hala, Urduñara bertaratzen den orok 25 musika ekitaldi baino gehiagoz gozatzeko aukera izango dute. Liborio Kolektiboak egun osoan zehar “Poteo musikalak” eskainiko ditu. Era honetan, eguerdietan, arratsaldeetan zein gauean estilo ezberdinetako musika talde ugari ezagutzeko aukera egongo da, momentu berdinetan hiriko taberna ezberdinetan kontzertuak izango baitira.

Eriz Perez Liborio Kolektiboko kideak eta Kultur zinegotziak azaldu duenez, “asmoa Urduña musikaz busti eta herritairrengana gerturatzea da, urduñako poteoa bezalako eremu sozial batean”.

Santa Zezilia bandak ere ekitaldi ugari prestatu ditu, Urduñako musika talde guztiekin batera osatzen duten kontzertua kasu. Horrez gain, umeak eta banda protagonista dituen beste emanaldi berezi bat eskainiko dute. Ildo beretik, Urduñako udaleko euskara eta kultur arloek euskal musika tresnen kontzertu didaktikoa antolatu dute. Ekitaldiak garatzeko udalak karpa jarriko du Foru plazan.

Egitarau osoa

Azaroaren 16tik 27ra

Binilo disken portaden erakusketa Kultur etxean

Azaroak 19, osteguna

“Elefante txikia” ipuin kontalari musikatua udal liburutegian

Azaroak 20, ostirala

20:00 Urduñako musika taldeen kontzertua Andra Mari elizan

23:00 Liborio kolektiboaren kontzertua. La Union tabernan: JPK (pop-rock).

Azaroak 21, larunbata

13:00 Poteo Musikala:

  • Sortetxe: Alain Concepción Duo (Soul)
  • Batzoki: Azuca na má. (Musika kubatarra)
  • Belatz Gorri: The Pushermen (Funk)
  • Rómulo: Street Messengers (Blues Rock)

18:00 Poteo Musikala:

  • Sutegi: Soul Kitchen Moments (Soul)
  • Hiria: Baxter (19:00h) (Blues Rock)

19:00 Santa Zezilia bandarekin poteoa eta kalejira

22:00 Rock kontzertuak plazan

  • Tatoman & Wikimen.
  • Etenik Ez.
  • Versen.
  • Ramping

Azaroak 22, igandea

11:30 Kalejira Santa Zezilia bandarekin eta 12:30ean meza, bandak girotua

12:00 Hala Dzipo Musika Eskolarekin “Abeltxuriak” euskal soinu tresnen kontzertu didaktikoa

13:00 Poteo musikala:

  • X: Music Box (Soul Pop)
  • Marrazki: La Mara y Gus (Flamenkoa)
  • Lupardika: Capitan Ahab (Reagge)
  • Tuareg: Peri Flay (Pop Rock)
  • La Posada: The Cockies (Blues)

18:00 Poteo musikala:

  • Meli’s: Carlos Velasco Duo (Jazz)
  • Gernika: Carla Sevilla & Marcos Salcines (19:00) (Soul Jazz)

Azaroak 27, larunbata

19:45 Santa Zezilia bandaren haurren kontzertua Andra Mari elizan

22:30 Liborio Kolektiboaren kontzertua. Mugalde taberna: Durbin Poveda (Pop Rock)

00:30 Liborio Kolektiboaren kontzertua. La Noche taberna: Moonshine Wagon (Country Folk)

Azaroak 28, igandea

13:00 Liborio Kolektiboaren poteoa, bazkaria (15:00) eta Jam Session (18:00) Urduñako gaztetxean.