Albisteak

 
Iraileko udalbatzan onartu zen "Pitch &Putt" golf modalitatea eskaintzeko Arbietoko zelaiaren lagapena, aurrean dagoen lur saila barne. Euskal Herriko eta Espainiako lehen zelai ekologikoa izango da. Kirol praktika honen bereizgarria zuloak 40 eta 90 metroko distantzietara daudela da. Jarduera garatzeko 18 zulo egokituko dituzte, lur sailaren ezaugarriak errespetatuz beti ere. Proiektua Inbarri kirol eta kultur elkarteak kudeatuko du. Zelaiaren egokitzapena udaberriaren erdialderako bukatuko dute. Udalak kirola ezagutarazteko ikastaorak eskainiko ditu bigarren seihilekoan Inbarrirekin elkarlanean. Azpiegitura prestatzeko gastuak, 120.000€ inguru, Inbarrik hartuko ditu beregain.