Albisteak

 

Udalak Herri Eskolako haur parkea berritu du. Horretarako 10.000 euroko inbertsioa egin dute. Iaz Gernika plazako kolunpioak aldatu ziren, eta etorkizunean jolas guneak atontzeko lanekin jarraituko du udalak.

Bestalde, frontoiko pareta pikatu eta margotu da, eta lurra berritu. Horrez gain, sukaldeko eta teilatuko konponketak gauzatzen ari dira. Obrak urte amaierarako bukatzea da aurreiksupena. Guztira, gastua 39.500€ izango dira.