Albisteak

 

Udalak, urtero bezala, euskara ikasteagatiko diru-laguntzak banatuko ditu Euskara Zerbitzuaren bitartez. Eskatzeko epea irailaren 15etik urriaren 15era bitartean egongo da zabalik. Diru-laguntza hauek Urduñan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek eskatu ahal izango dituzte, baldin eta euskaltegi homologatu batean ikasi badute 2014-2015 ikasturtean edota 2015eko udan.

Eskabidea udal-bulegoetan eskuratu daiteke, eta behin beteta, ondokoak aurkeztu beharko dira: bankuko ordainagiria eta euskaltegiak luzatzen duen aprobetxamendu egiaztagiria, egindako maila eta asistentzia portzentaia zehaztuta.

Informazio gehiagorako Euskara Zerbitzura jo dezakezue honako telefonoan: 945 38 30 03 (luz. 52).