Albisteak

 

Matrikulazio-epea irailaren 8tik 30era egongo da irekita, eta izen-emateak euskaltegian bertan (kultur etxeko 1. solairuan) egin ahalko dira 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era.

Matrikula prezioak egun kopuruaren araberakoak dira. Astean bi egun doazen pertsonek (135 ordu) 240€ ordaindu beharko dute; hiru egunetan doazenek (200 ordu) 356€ eta lau egunetan doazenek (264 ordu) 449€. 2015-2016 ikasturteko ordutegiak eta mailak behin taldeak osatuta zehaztuko dira.

Informazio gehiagorako, udal-euskaltegiko telefonora deitu daiteke: 607 678 079.