Albisteak

 

Euskaltegia

Matrikulazio-epea irailaren 8tik 30era egongo da irekita, eta izen-emateak euskaltegian bertan (kultur etxeko 1. solairuan) egin ahalko dira 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era.
Matrikula prezioak egun kopuruaren araberakoak dira. Astean bi egun doazen pertsonek (135 ordu) 240€ ordaindu beharko dute; hiru egunetan doazenek (200 ordu) 356€ eta lau egunetan doazenek (264 ordu) 449€.
2015-2016 ikasturteko ordutegiak eta mailak behin taldeak osatuta zehaztuko dira.
Informazio gehiagorako, udal-euskaltegiko telefonora deitu daiteke: 607 678 079

Ludoteka

Ikasturte honetan ludoteka zerbitzua eskeiniko du berriz ere 'Colonias-Tiempo Libre' Aisialdi Taldeak. Inskripzioak irailaren 28, 29 eta 30ean egin ahal izango dira ludotekan bertan ('Alondegiako lehenengo solairuan). Taldeak adinaren arabera antolatuko dira ondoko eran:
- Astelehenetan: Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. maila.
- Astearteetan: Haur Hezkuntzako 3. maila.
- Asteazkenetan: Haur Hezkuntzako 1. maila.
- Ostegunetan: Haur Hezkuntzako 2. maila.
- Ostiraletan: adin guztietako umeek parte hartu ahal izango dute.
- Martes: 3º de  Educación Infantil
- Miércoles: 1º de  Educación Infantil
- Jueves: 2º de Educación Infantil.
- Viernes: niños y niñas de todas las edades

Euskara diru-laguntzak

Udalak, urtero bezala, euskara ikasteagatiko diru-laguntzak banatuko ditu Euskara Zerbitzuaren bitartez. Eskatzeko epea irailaren 15etik urriaren 15era bitartean egongo da zabalik. Diru-laguntza hauek Urduñan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek eskatu ahal izango dituzte, baldin eta euskaltegi homologatu batean ikasi badute 2014-2015 ikasturtean edota 2015eko udan. Eskabidea udal-bulegoetan eskuratu daiteke, eta behin beteta, ondokoak aurkeztu beharko dira: bankuko ordainagiria eta euskaltegiak luzatzen duen aprobetxamendu egiaztagiria, egindako maila eta asistentzia portzentaia zehaztuta. Informazio gehiagorako Euskara Zerbitzura jo dezakezue honako telefonoan: 945 38 30 03 (luz. 52)