Albisteak

 

2015ean bi feria nagusi egingo dira Urduñan. Maiatzaren 2an bertako produktu ekologikoen azoka egingo da, eta ekainaren 21ean XI. San Juan feria, Euskadiko XII. txarol lehiaketa hartuko duena.

Azoka agroekologikoa feriak@urduna.com posta elektronikoaren bidez kudeatuko da. Interesa duten pertsonek bertara igorri beharko dute parte hartzeko eskaera.

San Juan azokan parte hartzeko, berriz, feriadesanjuanorduna@gmail.com helbidera idatzi beharko dute. Izena-emateko eta parte hartzeko bide bakarra aipatutako helbideetara mezua bidaltzea izango da.