Albisteak

 

Korrika dela-eta, Euskararen Astearen lekuko izango da Urduña. Guztira, zazpi ekitaldi izango dira martxoaren 25etik 29ra.

Martxoaren 25ean, asteazkenean, Korrikaren etorrera izango da aurreneko ekintza: 6:00ak aldera sartuko da Antiguatik, Urduña zeharkatu ondoren Amurriora abiatzeko. Korrika agurtu ostean txokolatada egingo dute gaztetxean.

Martxoaren 26an, ostegunean, "Korrika Urduñan" argazki eta bideo emanaldia egingo dute Alondegian 18:00etan.

Ikastetxeetako umeek martxoaren 27an, ostiral arratsaldean, egingo dute Korrika txikia. Jarraian txokolatada egongo da Foru plazan. Ildo beretik, euskaraz mingaina adina gorputza astintzeko asmoarekin, dantza plaza egingo dute Foru plazan. Larunbatean, berriz, martxoaren 28an, euskal kantu herrikoiek girotuko dute Urduña 13:30etatik aurrera.

Martxoaren 29an bukatuko da Urduñako Euskararen Astea, Bilbon egingo den Korrikaren amaierako jaiarekin. Eguraldi txarra balego, ekintzak Foru Plazako karpan egingo dira.