Albisteak

 

Martxoaren 5ean, esaterako, Urduñako puntu beltzen mapa aurkeztuko dute. Nola Turismo bulegoa hala Kultur etxea erakusketa gune bilakatuko dira. Izan ere, batetik,  ADRAtan eta Atezabalek Urduñako emakumeek egindako lana erakutsi eta aitortzea helburu duen "Orduña en femenino" argazki erakusketa egingo dute. Hala, martxoaren 7tik 22ra irudien bidez hiriko emakumeen historia ezagutzeko parada egongo da. Loraldi elkarteak bere margolanen erakusketa egingo du martxoaren 2tik 8ra Kultur etxean.

Bazkariak ere ez dira faltako, Adi Emakumeak eta Sorgin Moreak taldeek urteroko bazkaria egingo baitute martxoaren 14an Mariaren Lagundian. Txartelak  Mugalden, gaztetxean eta Mahorren erosi ahalko  dira (8€). Loraldiren bazkaria martxoaren 6an izango da, 14:00etan Llarena jatetxean. Bestalde, martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean kontzentrazioa egingo du Parekidetasun Batzordeak 19:00etan udaletxearen aurrean.  Ekitaldi guztiak Parekidetasun Batzordeak antolatu ditu.