Albisteak

 

Autokontsumorako udal baratzak eskatzeko epea ireki dute. Ortu ekologikoak Santa Klara auzoan kokatuta daude. Interesa duten herritarrek udalean egin beharko dute eskaera. Proiektuan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Urduñan erroldatua egotea.

Izena-emateko epea urtarrilaren 15ean hasi zen, eta hilabete amaiera arte egongo da zabalik, urtarrilaren 31 arte, hain zuzen ere. Erabiltzaileek udaberrian jasoko dute ekologikoan ekoizteko ikastaroa.

Guztira, 100 metro karratuko 20 baratz egongo dira herritarren eskura. Hala ere,eremua handituko da, 4-6 lur sail gehiago ateratzeko. Bestalde, iaztik egitasmoan dabiltzan partaideei lurraren esleipena urte bat luzatuko zaie. Aurrera begira, udalaren asmoa ortu ekologikoak La Pauleko lur sailetara eramatea da.