Albisteak

 

Urduñako udalak Euskadiko eta Kataluniako selekzioen arteko futbol partida ikusteko autobusa antolatu du. Abenduaren 28an 20:30ean izango da norgehiagoka. Autobusa, aldiz, 18:00etan abiatuko da suhiltzaileetatik. Itzulera Bilbotik 22:30ean izango da.

Izen-ematea kultur etxean egin beharko da abenduaren 22a baino lehen. Bidaiaren prezioa 5 eurokoa izango da, sarrera ez baitago barne. Apuntatzeko ordutegia 9:00etatik 15:00etara da. 16 urtez beherakoek gurasoen baimena eraman beharko dute.