Albisteak

 
Zikoina aldizkari guztiak posta bidez jasotzeko harpidetza sistema jarriko da urtarriletik aurrera abian. Zerbitzuaren bidez hiritik kanpo bizi diren pertsonek Urduñaren inguruko informazioa eskura jasotzeko aukera eskaini nahi da. Interesatuek urtero argitaratzen diren aldizkari guztiak haien etxeetan jasoko dituzte posta bidez. Urteko harpidetzak 36€ balio ditu eta izen ematea zikoina@urduna.com helbidearen bidez egin beharko da, edo 688821781 telefonoan. Bestalde, azken 25 aleak enkuadernatzeko aukera egongo da Kultur etxean azaroaren 10etik 14ra.